AITXURI HERRI ESKOLAKO

     AIZKORRI GURASO ELKARTEA     

 

Zer da Aizkorri Guraso Elkartea?

 Aitxuri Herri Eskolako haur guztien gurasoek osaturiko elkartea da. Berez guraso denak izan arren Elkarteko partaide, hauteskunde bidez aukeraturiko ordezkaritza bat arduratzen da Elkartearen betebeharrak kudeatzen eta aurrera eramaten.

 

Zein dira momentu honetan Elkarteko Batzordearen partaideak?

 Ondorengo zerrendan agertzen direnak dira, 2007-2008 ikasturtean gurasoen ordezkari Batzorde honetan:

 

-         Vicente derfs

-         Elixabet Arrieta

-         Xabier Arizkorreta

-         Iker Goiburu

-         Jon Elorza

-         Xabier Ormazabal

-         Karmele Ormazabal

-         Juani Arzelus

-         Txema Martin

-         Alicia Acha

-         Eva Larrea

-         Ainhoa Sukia

-         Ramoni Apaolaza

-         Carlos Moran

-         Maider Azurmendi

 Bi urtero batzordearen erdia gutxi gora behera berritzen da. 2008-2009ko ikasturtean izango dira hurrengo hauteskundeak.

 Zein dira Guraso Elkartearen eginkizunak?

 Beste behin gogora arazi nahi genuke Elkartearen egitekoa seme alaben heziketan Eskolako Irakasle Klaustroari laguntzea dela, eskola orduz kanpoko aktibitateetan eta aktibitate osagarrietan gehienbat. Horrela azkeneko urteetan ohitura bihurtu diren zenbait aktibitate antolatu dira 2007 urtean zehar ere. Ondorengo lerroetan laburbilduko diren aktibitate horiek dira herritarrengana hobekien iristen direnak, baina horiez gain kanpotik ikusten ez diren eginkizun sorta bat ere badute, besteak beste: Eskola Kiroleko Irakasleari (Xabier Intxausti Idiazabaldarra aurtengoan ere) kontratua berritu kurtso hasieran, Eskolako ikasleen istripu asegurua kontratatu, liburuak banatu, txandalak eskatu eta banatu, urteko bideo emanaldien egutegia egin, Batzar Orokorra antolatu, Elkartearen aurrekontuak kalkulatu, Eskolako aktibitateen memoria eta aurrekontuak errebisatu eta oniritzia eman, gurasoei urtean zehar kobratzen zaien kuotak kudeatu e.a. Hau guztia aurrera eramateko bilera periodikoak antolatzen dira irakasleen ordezkariekin.

 

Goian aipatu den moduan Elkarteak antolatzen dituen aktibitate asko ohitura bihurtu dira, eta urtero ospatzen dira, baita 2007-2008 kurtsoan ere. Ondorengoak dira:

 

  1. Kurtso hasierako kirol festa irailean.
  2. Bizikidetza proiektuaren parte izan.
  3. San Martin festa: Pailazoak (Pirritx eta Porrotxen “Mari Motots” ikuskizuna aurtengoan) polikoroldegian eta ondorengo txokolatada.
  4. Inauterietako ostiralean txokolatada bertaratutako guztiei
  5. Kurtso amaierako festa haurrentzat.
  6. “Zaintza”zerbitzuaren beharra aztertu.

 

Zalantzak non argitu?

 

Guraso Elkartearen funtzionamendu, gure eginkizun, Eskolaren funtzionamendu, edo beste edozein gairen inguruan inolako zalantzarik izanez gero edo iradokizunen bat proposatu nahi izanez gero jarri kontaktuan Batzordeko edozein partaiderekin.